Non gaude

Oņati, Erdi Aroan sortutako herria, urte askotan konderria izan zena, Gipuzkoako bihotzean kokatuta dago. Herriak berak nahiz bere inguruko bazterrek, ingurune paregabea eta eskaintza kultural anitza eta interesgarria eskaintzen dute.

Hauek dira Ongi Hotelaren inguruan aurki ditzakezuen puntu interesgarri batzuk:

Sancti Spiritus Unibertsitatea Euskal Herriko lehen unibertsitatea, 1540-1548 bitartean eraikia, gaur egun Euskal Herrian dagoen arte zibil errenazentistaren erakuslerik garrantzitsuena da. 1551tik 1901era jardun zuen lanean eta bertan Zuzenbidea, Teologia, Filosofia, Letrak eta Medikuntza graduak erakusten ziren. Rodrigo Mercado de Zuazolak eraiki zuen, Oņatiarra bera, formazio altuko humanista, bere garaian garrantzi handiko karguak izan zituen, Mallorca eta Avila-ko gotzaia, Nafarroako Erregeordea, Granada-ko Txanzilleriako lehendakaria, Erregearen aholkularia eta Cisneros Kardinalaren laguna eta abar…

Aizkorri-Aratz Parke Naturala Pirineoak eta Kantauriar mendilerroa batzen dituen pasaleku naturala da. Urak bi isurialdetan banatzen ditu: Iparra (Kantaurikoa) eta Hegoa (Mediterranearra). Edertasun handiko aniztasun orografikoa aurki dezakegu bertan, adibidez, Euskal Autonomi Erkidegoko Medindirik altuela, Aitxuri (1.551 metro). Kareharrizko mendiak: Aloņa, Aizkorri, Aketegi (Mari jainkosaren bizileku ohia) eta Aratz. Urbia bezalako zokoguneak eta Arantzazu edo Jaturabe bezalako kanoiak besteak beste.

Arantzazuko Ama Birjinaren Santutegia, Gipuzkoako patroia 750 metrotara kokatua eta mendiz eta begetazioz inguratua.

Arrikrutzeko kobak Arrikrutz, Euskadiko aitzindarietako bat da espeologia, arkeologia eta paleontologia azterketetan. Lehen lanetan, hainbat arkeologia aztarna aurkitu zituzten, hala nola:
Haitzuloetako lehoi baten eskeletoa osorik. Horrelako lehen aurkikuntza izan zen Estatuan Eskeleto-atalak eta pantera-burezurrak Hartz-aztarnategi ikusgarria.
60 minutuko bisita gidatuak egiten dira, bertan gai ugari lantzen dira, ikuspegi pedagogikotik, eta erabat modu interesgarrian landu ere. Besteak beste: Urak eta hidrologiak Haitzuloa nola zizelkatu duten. Arrikrutz Haitzuloaren barrunbea, Gesaltza-Arrikrutzeko karst-sistema konplexu eta itzelak hartzen dituen 14 km-etan. Haitzuloaren osaera geologikoa eta aberastasunen balioespena: lurrazpiko erreka eta estalaktita izugarriz betetako galeria dira guztietan aipagarrienak. Nola sortu zen mineral-unibertsoa. Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologikoak eta paleontologikoak. Sandiliko mitologia. Arrikrutzen garrantzia Espeleologiaren Historian.

Araotz auzoa Oņatiko Araotz auzoa Gipuzkoako bailara isolatuenetariko bat da, Aizkorri, Zaraia eta Elgea mendizerren artean dagoen zulo baten aurkitzen da, bertara joateko jaturabetik joaten da, sarrera zorabiagarri batetik. Bertara joateko bidea naturaz beteriko amildegi batetik doa, Orkatzategi mendiaren azpian, bertan Aitzulo izeneko begi erraldoi batek begiratzen duen bitartean.

oņati, hotel, ongi hotela

Hotela Donostiatik 45 minututara dago, gazteiztik 30 minututara eta Bilbo eta Iruņatik ordu batetara.


Ver mapa mÃĄs grande

Unibertsitatea

Agustinoak

Herriko plaza

Mikel deuna parrokia

Araotz

Haitzulo